XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ulerkaitzak animalia, hilketak

ULERKAITZAK dira erabat animalia hilketak XX mendea aurreratua dugun honetan; are gehiago, justifikagaitzak desagertze bidean baldin badaude.

Ikuspegi honetatik abiatuz nekez justifika daiteke oraindik ere Euskadin otso-ehizean aritzea, animalia honek ganaduterian kalte handiak eragiten dituela eta.

Animaliaok egindako ezegitekoak administrazioak ordaintzea normaltzat jo beharko litzatekeelakoan diot diodana, Europako zenbat lurraldetan gertatu ohi den bezala.

Ez da gure kasua, tamalez.

Euskadin, duela gutxi Europaz hitzegiterakoan babes lege ere ez da aipatu ere egiten.

Bien bitartean, ulertzekoa da ganaduzaleek euren bizimoduari eutsi nahi izatea eta otsoak behin betirako desagertzea Euskadin.

Basauriko Ekologia Tailerra - EGUZKI.